Kaixo LAB kidea
Dakizuen bezala gaur egungo gure kuota sistema diru sarreren arabera antolatzen da are eta justuagoa, ekitatiboagoa, posible eginez. Norbere egoera ekonomikoari hobekien egokitzen zaion sistema da eta LABen afiliatzeak ematen dizkigun eskubide eta aukerak ahalik eta langile gehienen eskura jarri nahi ditugu, egoerarik prekarioenean diren eta diru-sarrera apalenak dituzten langileei afiliatzeko aukerak zabaldu eta erraztuz. Klase elkartasun kuota da, lan baldintza hobeak dituzuen langileek egiten duzuen ekarpenari esker, prekarizatuen diren langileei LABen antolatzeko aukera eskatzen diezue.
Honen baitan ezinbestekoa da LABkide bakoitzak dagokion kuota ordaintzea eta honek etengabeko lanketa eta eguneratzea eskatzen du. Kuota sistema aldatu genuenetik denbora bat pasa da eta lanketa honen baitan dator ondorengo mezua.
Ondo izan eta eskerrik asko!
|