LAB - Zerbitzu Publikoak #AsteakEmana

Madrilgo Gobernuak dagoeneko aurreratu du Estatuko langile publikoek izango duten eros-ahalmenaren jaitsiera proposamena, soldaten %3,5eko igoera iraingarri batekin. 2008tik pairatzen ari garen murrizketak berreskuratu ez, eta KPI noraino igotzen ari den kontuan hartuta, aurrekontuak berriro ere langile publikoen lepo koadratu nahi dituzte. Gainera, ohitura bihurtuta, berriro ere inposizioaren bidez egingo da eta Hego Euskal Herriko gobernuen morrontza izango du tresna.

 

Hemos presentado un acuerdo para fijar una fecha límite de 15 años para la euskaldunización del sector público de la CAV

Agerraldi bateratu bat egin dugu, Kontseilua eta ELA sindikatuarekin batera, EAEko administrazio publikoaren euskalduntzea arautuko duen dekretuaren inguruko eztabaida abiatu berri den honetan gure proposamena plazaratzeko.

 

Hemos exigido a los partidos con representación en el Congreso de los Diputados de Madrid que condicionen sus votos en los presupuestos a la aprobación de la jubilación anticipada del personal de la sanidad y de los sectores sociosanitarios

LAB, CIG, ELA eta Intersindical Catalana sindikatuek bilera egin dugu gaur Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin, VOX, PP eta Ciudadanosekin izan ezik. Bilera horretan eskatu diegu gure aldarrikapenaren alde egin dezatela, 2022 honetan, osasun-arloko eta sektore soziosanitarioetako langileek 63 urterekin erretiroa hartzeko eskubidea izan dezaten, zigorrik gabe; eta legegintzaldi honetan, erretiro adin hori 60 urteetan ezarri dadila.

 

Osakidetza vuelve a utilizar la mesa sectorial para llevar a cabo los planes de recorte de derechos de las y los trabajadores

Osakidetzako zuzendaritzak gaur garapen profesionaleko eredu berriari buruzko dokumentu bat aurkeztu du. LABentzat dokumentu berri hau onartezina da, balorazio subjetiboak finkatzen dituelako eta langileon arteko arrakala haunditzen duelako. Beste alde batetik, planteatzen dituzten betebeharreko irizpideak, langileak baztertzeko irizpideak dira, zuzendaritzako karguei eskatzen dizkienak izan ezik.  Urteroko deialdiekin bukatu nahi dute, eta 4 urteroko deialdiak egitea proposatzen dute, beraien ezgaitasuna agerian utzita

 

La plantilla de teleasistencia Beti On del Gobierno Vasco convoca otros dos meses de huelga en octubre y noviembre

Langileen oharra, gaur egindako agerraldiaren harira: Beti ON telelaguntza-zerbitzu publikoko langileak gara. Gaur egun 65.000 erabiltzaileri arreta eskaintzen diegu, eta 140 egun baino gehiago daramatzagu greban, zerbitzuaren enpresa adjudukatarioak, Tunstall Televida-GSR-Grupo Igualmequisa UTEak, negoziatzera eseri nahi ez duelako.

 

Elkarretaratzea egin dugu Iruñean, PAI eredu linguistiko bihurtzeko saiakera salatzeko

Nos hemos concentrado para denunciar el intento de convertir el PAI en modelo lingüístico

Goizeko lehen orduan, Hezkuntza Departamentuko langileak euren lanpostuetara sartzen ari ziren orduan, LAB Irakaskuntzako ordezkaritza batek elkarretaratzea egin du Santo Domingoko egoitzaren aurrean, PAI eredu bihurtzearen aurka daudela adierazteko.

 

Las trabajadoras de Intervención Social de Nafarroa se movilizan con motivo del juicio sobre la impugnación para reivindicar que el convenio no se toca

Gaur hastekoa zen Iruñean OEIS patronalak [Esku-hartze Sozialeko Estatuko Erakundea] Nafarroako Esku-hartze sozialeko lehenbiziko hitzarmenaren aurka eginiko inpugnatzeari buruzko epaiketa. Horren karietara, eta LAB sindikatuak deituta, langileek lanuzteak egin dituzte 10:00etatik 14:00etara, bai eta bi elkarretaratze jendetsu ere: Caritasek Iruñean duen egoitzaren inguruan lehenik, eta Justizia Jauregiaren aitzinean bigarrenik. LABek adierazi du, epaiketan gertatzen dena gertatzen dela, eskura dituen bide guztiak erabiliko dituela hitzarmena bizi-bizirik dagoela aldarrikatzeko. Momentuz, gaur hastekoa zen epaiketa atzeratu egin dute, datarik gabe, epaileak erabakita, patronalak berandu aurkeztutako dokumentu batzuengatik.

 

Amplio seguimiento de la huelga en las residencias de Araba

Arabako egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak berriro mobilizatu dira Aldundiaren aurrean, kasu honetan, LABek eta ELAk deitutako grebaren harira.

 

Hemos conseguido la retirada de los inaceptables criterios de la OPE conjunta de bomberos y bomberas #LortuDugu

LABek egindako eskari eta mobilizazioari esker, inskribatzeko baldintzetatik kendu egin dute izangaia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusiari, delituei edo funtzio publikoak betetzeko ezgaitasunei buruzko txostenak eskatzeko baimena ematen zion laukitxoa betetzeko betebeharra.

 

El Departamento de Educación de Nafarroa antepone el sector privado a los centros de FP públicos a la hora de repartir los fondos públicos

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak guztiz baztertuta ditu Hezkuntza Departamentuak, eta berriro ere argi utzi du hori.  Oraingoan diru publikoa sektore pribatura bideratu du, hau izan dadin eta ez ikastetxe publikoak edo Nafar Lansare, gaitasun profesionalak egiaztatuko dituztenak.

 

El Departamento de Educación de la CAV menosprecia a los sectores feminizados

EAEko Hezkuntza Sailak sektore feminizatuetan, heziketa bereziko hezitzaile eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan alegia, sortu duen anabasa salatzeko, elkarretaratzea egin du LABek Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

 

La plantilla de Gaude realiza el primer paro de su historia para denunciar que lleva 1.000 días sin convenio

Gaude elkarteak aniztasun funtzionaleko pertsonekin egiten du lan, 150 langile ditu eta LABeko 9 ordezkarik osatzen dute bere enpresa-batzordea. Gaur, bi ordutako lanuztea egin dute langileek, 9:00etatik 11:00etara, hitzarmenik gabe 1.000 egun daramatzatela salatzeko. Egun historikoa izan da elkartean, dituen 40 urteetan langileek egin duten lehen lanuztea izan baita.

 

Hemos logrado dignificar las condiciones laborales del personal de jardinería de Arrasate, tras 70 días de huelga #LortuDugu

70 greba egun eta gero, Arrasateko lorezainek eta Prezero enpresak akordio bat sinatu dute, langileen lan baldintzak duinduko dituena. Akordioaren eduki nagusiak honako hauek dira:

 

El Gobierno de Nafarroa y el Departamento de Salud mandan a la calle a 350 trabajadoras y trabajadores de Osasunbidea

Osasun Departamentuaren kudeaketa kaskarraren ondorioz, eta Nafarroako Gobernuak osasun publikoarekin eta herritarrekin duen konpromiso falta dela eta, azken honetan zifra onartezinak ikusten ari gara, asistentziaren kalitatea eta langileen eskubideak inola ere bermatzen ez dituztenak. LABek horren gaineko erantzukizun politikoak eskatzen ditu, eta, hori dela kausa, langile guztiei eta herritarrei gonbita egiten die parte har dezaten zerbitzu publikoak defendatzeko asmoz Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, Lizarran eta Tuteran eginen diren ekimen eta mobilizazioetan.

 

LABek ez du onartzen erretiroaren pizgarrien kontura UPV/EHUko zuzendaritzak proposaturiko murrizketa

Jubilatzeko adina atzeratu, gazteen sarbidea eta garapen profesionala oztopatu eta langileen eskubideak murriztea erabaki du unibertsitateko zuzendaritzak.

 

 

LAB Sindikatua


El nuevo sindicalismo vasco que representamos llega con más fuerza que nunca al periodo concentrado de las elecciones sindicales

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuko delegatuekin aurreikusitako lau ekitaldietatik bi egin ditugu jada. Bilbon izan ginen atzo, eta Donostian gaur. Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak hartu zuen hitza Bizkaiko hiriburuan; Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak Gipuzkoakoan. Batak zein besteak, LABek ordezkatzen duen euskal sindikalismo berria inoiz baino indartsuago dagoela nabarmendu dute, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgildu garen honetan.

 

Lan eta bizi baldintza duinen alde mobilizatu gara Baionan eta Donapaleun

Sindikatuok Ipar Euskal Herrian deitutako greba eta mobilizazio egunaren harira, Baionako eta Donapaleuko kaleetan mobilizatu gara, hainbat aldarri ardatz. Hain zuzen ere, soldaten igoera, aberastasunaren eta lanaren banaketa eta erretiroa 60 urtetan ezartzea eskatu dugu, langileen bizi eta lan baldintzen defentsan. Hemen erabakitzeko aldarria ere oso presente izan dugu, Euskal Herrian bertan antolatu eta borrokatzeko deia egin baitugu.

 

Los sindicatos hemos llamado a participar en la movilización y en el festival organizado por Sare para el 8 de octubre

Uztaila eta abuztuko etenaldiaren ondoren, gaur berrartu dugu sindikatuok kartzela politika aldatu eta salbuespen neurriak bertan behera uztea eskatzeko helburuarekin hilero egiten dugun Bilbo mailako mobilizazioa, Plaza Eliptikoan.

 

BIZILAN: Etxeko langileen finikitoa eta kalte ordaina

BIZILAN: Finiquito e indemnización de las trabajadoras de hogar

Etxeko langileek, beste langile guztiek bezala, eskubidea daukate, euren lan harremana amaitzen denean, finikitoa jasotzeko baita, kaleratze edo kontratu amaiera kasuetan, kalte ordaina jasotzeko ere, nahiz eta kalte-ordain hau, geroago ikusiko dugunez, gainontzeko langileena baino baxuagoa izan.

 

 

Bideoak


 Sektore feminizatuak gutxiesten ditu EAEko Hezkuntza Sailak

 El Departamento de Educación de la CAV menosprecia los colectivos más feminizados

 

 Nada conseguirá deter a chegada da primavera: Saudação do LAB diante dos próximos desafios no Brasil

 

 LAB eta Esku hartze Sozialeko langileak mobilizatu dira, inpugnazioari buruzko epaiketaren egunean


 Twitter Telegram kanala Facebook Instagram